Estudios Uriarte, S.L. Inprenta digital profesional gazte eta ekintzaile bat gara.

Gure istorioa.

Estudios Uriarte, SL 1997an eratu zen, fotomekanika gisa, talde profesional gazte eta ekintzaile batekin. Hasiera-hasieratik, formatu handian inprimatzearen aldeko apustua egin genuen, eta argi ikusi genuen etorkizuna inprimaketa digitaleko sistemetan oinarrituko zela.

HELBURUA:

Sortu ginenetik hona bilakaera etengabea izan dugu, bezeroaren asebetetzea helburu, eta kalitatea eta zerbitzua oinarri, beti hobetzeko eta gainditzeko grinari esker. Gaur egun, instalazioetan, makinetan eta langileetan inbertsio handiak egin ondoren, tinko finkatutako erreferentziazko enpresa gara inprimaketa digitalaren munduan.

ORAINA:

90eko hamarkadan fotomekanika gisa jaio zen hura, tamaina txikiko eta handiko inprimaketa digitalaren esparruan kalitaterik handiena eta zerbitzurik onena preziorik txikienean eskaintzeko konpromisoa duen lantaldea da gaur egun.

ESPARRU BERRIAK:

Museoak, azokak eta erakusketak dekoratzea, egitura modularrak, merkataritza-lokalak, etxebizitzak edo ibilgailuak... gure ohiko lan-esparruetako batzuk baino ez dira; izan ere, horiek guztiez gain, saltokiko publizitateak aztertu eta sortu egiten ditugu, baita birziklatutako kartoiaz egindako altzariak diseinatu eta ekoiztu ere, besteak beste.

BALIOANIZTASUNA:

Ingurumenarekiko ardura handia duen merkatu dibertsifikatuari eta balioaniztasunaren eskaerei erantzutea da gure asmoa. Euskarria papera, ehuna, zura, kristala nahiz kartoia izan, 2D edo 3D izan, hortxe egongo gara, dugun onena ematen jarraitzeko prest. Izan ere, Estudios Uriarte, SLren betiko ardura izan da, bezeroen gogobetetzearen bidetik etengabe hobetzea.

KALITATE-POLITIKA:

Ekoizpen-prozesu osoan kalitate-politikak ezarriz eta erabiliz, gure bezeroentzako kalitate maila gogobetetzea dugu helburu. Softwarearen etengabeko berrikuntza, kolorea kontrolatzeko sistemak edo 1.500 ppp-rainoko bereizmena duten makinak ditugu lagun prozesu horretan zehar, eskaerak hartzen ditugunetik azken ezarpenera arte.

instalazio zabal eta modernoak

Ingurumenarekiko konpromisoa

Emaitza onenak prezio onenean

Konprometituak, eta eboluzio etengabean

Talde profesional, gazte eta ekintzailea

Aurreinprimaketa, inprimaketa eta muntaia

Instalazioak

Inprimaketa digitaletarako instalazio zabal eta modernoak ditugu, zerbitzua nahiz kalitatea optimizatu eta bermatzeko egokituak.

Berriztatutako instalazioetan egiten ditugu aurre-inprimaketa, inprimaketa eta muntaketak, makina modernoekin eta gaur egungo merkatuko prestaziorik onenekin.

Merkatuko ekipamendu bikainenak eta modernoenak ditugunez, emaitza eta prezio onena eskainiko duen makinari esleitu diezaiokegu lan bakoitza. Baliabideak optimizatu egiten ditugu, bezeroak Estudios Uriarterengandik espero duen azken emaitza lor dezan.

Ingurumenarekiko errespetuan oinarritzen gara eta gure langileentzako lan-inguru hobea sortzen aritzen gara.

INGURUMEN POLITIKA

Ingurumen-kalitatearen aldeko politikekin buru-belarri inplikatuta gaudenez, euskarri eta pigmentuetan gaur egungo estandarrak errespetatzeko ardura hartzen dugu. Material ekologiko eta birziklagarri ugari eskaintzen ditugu, kalitatean fitsik galdu gabe.

INPRIMAKETA EKOLOGIKOA
Ingurumena erabat zaintzen dugunez, egiaztagiri ekologikoa duten materialak erabiltzen ditugu. Bizitasun handiko tinta-latexak, lehortze bizkorreko tinta ultramoreak, usain gabeak, oso birziklagarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak, kalitate eta moldagarritasun handienarekin.

Euskarri-aukera zabala dugu (olanak, ehunak, paper pintatuak, kartoi zurrunak, etab.) eta guztiek Estudios Uriarte, SLk lan garbiak eta ekologikoak egiteko ezarri dituen estandarrak betetzen dituzte.

 

  • seven